XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elektra indarraren aurkikuntzaz eta bere gizatartzeak asmaturiko aparailu desberdinekin, ura gizarte garaikidea antzaldatzen duen energia berria sortarazteko funtsesko elementu bihurtzen da.

Jakin badakigu hainbat errotek elektrizitatea ekoizten zutela, haien inguruko auzo eta herri txikientzat, gaurregun ere baditugu zenbait adibide.

Bildu ditugu datuen arabera, ia hogeitamabar errota eta burdinola azuga erabiliak izan dira, eta zenbait martxan edo funtzionamenduan dabiltza, elektra indarra zentral txikien bitartez ekoizteko.

Hauetatik gehienak baztertu ondoren mende honen erdialdean, gaurregun berpizkunde berria ezagutzen ari dira, Iberduero eta Energía de Euskadi-ren eskutik.

Zaratamo eta Arrigorriaga bitartean egindako azugak badirudi zerikusia duela ibai isuriaren oztopatzearekin, bere goialdean uraren indarra eta abiadura gelditu, azugaren goitik dagoen zubiaren zutoinak babestuz, uraren geldotasuna lortuaz batera (erabilpen berbera luke aipatutako El Pontón ormigoizko azugak ere).

Artapen egoera Atal honen emaitzak atara ondoren, begibistan agertzen zaigun ikuspegia guztiz kezkagarria da.

Bizkaiko azugen erdia baino gitxiago aurkitzen dira egoera onean.

Gainera, egoera onenean daudenek ere arazoak dituzte; jarioak, lekuz mugitutako harlanduak granpoien eza presaganean, lur eta harriz itsututako zurruteak....

Uraren jarraieko ekinak, beraien utzierarekin batera (Andonaegi, Berriatuan, Errotabarri, Guizaburuagan, edo Arnauri, Orozkon) eta uholdeek sakonki kaltetu dituzte azugen fabrika gorputzak (Altziber, Zeanurin; Agirre, Arrigorriagan; Amezpeta, Ugao-Miraballesen).

Gizakiak ere parte hartu du berak eraikitakoa eraisten, ez batez ere utzi egin dituelako, sarritan, erizpide gabeko berreraikitze lanak bideratu duelako baino, ormigoia erabiliaz inolako errespeturik gabe azugen fabrika azpiegiturarekiko.